ESZENA

Ostegunean hasiko da Dantza Hirian

Dantza Hirian programaren webgunean jasotzen denez, hasieran hiru udalerritan antolatu zen, baina jaialdiak gaur egun zortzi hiri hartzen ditu bere ibilbidean. Goranzko joera horrek agerian uzten du proiektuak euskal Eurohirian,-600.000 biztanle hartzen dituen Baiona-Donostia hiri korridorean-, pizten duen interesa.

Hala, Dantza Hirian-en programazio nagusia Donostian izango da hilaren 17an; 18an Irunen; 25ean Baionan; 26an Donibane Lohitzunen eta Errenterian.

Dantza ekimen honen baitan ikus daitezkeen ikuskizunen artean honako hauek daude: Kukai konpainiaren Soka; Manchester hiriko Chameleon taldearen Search and Find; Bilboko Organik-en Maniac@s; eta La Habana hiriburuko Maura Moralesen Hipocondríaca izenburuko lana.

Horrez gain, haurrentzako egitarau ere izango da irailaren 23an Ziburun eta Azkainen, eta 24an Errenterian eta Hendaian. Azkenik jarduera paraleloak ere izango dira. Egitarauren xehetasun guztiak, hala nola, artistak, ikuskizunak, datak eta tokiak, Dantza Hirian programaren webgunean biltzen dira.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button