BERTSOTAN

Arabako Bertsolari Txapelketako finala zapatuan

Aramaion eta Agurainen jokatutako azken finalerdietatik atera dira norgehiagoka horretan arituko diren azken bertsolariak.
Aramaion, Asier Otamendik irabazi zuen, eta Agurainen, Zigor Enbeitak. Zigoitian irabazle izan zen Manex Agirrerekin batera zuzenean sailkatu dira hiru bertsolariak apirilaren 2an Gasteizko Printzipal Antzokian ospatuko den finalerako. Puntuazioari eskerrak Oihane Pereak, Iñaki Viñasprek eta Ander Solozabalek osatuko dute finaleko seikotea.

Beraz, zapatuan Arabako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da Gasteizen Manex Agirre, Oihane Perea, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita eta Ander Solozabal bertsolariekin.
Gidari lanetan Lierni Altunak jardungo du eta gai-jartzailea Idoia Beitia izango da.

Printzipal antzokian izango da finala 17:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button