
Zineuskadiren eskutik, Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Urruñan, umeentzako 11 film eskainiko dira euskaraz, Zinegabonak zikloaren barruan. Abenduaren 26tik 31ra bitartean izango da ekimena, eta proiekzioak Golem Alhondigan (Bilbo), Printzipen (Donostia), Floridan (Gasteiz), Golem Baionan (Iruñea) eta Itsas-Mendin (Urruña) izango dira. Emanaldiak goizeko 11:00etan hasiko dira.
Aipaturiko hirietan, Zinegabonak zikloak honako pelikula eskainiko ditu aurten: Albert; Doraemon Stand By Me; Iparraldeko Norman; Oker; Pan, Sekula Betirako Bidaia; Printze Txikia; Snow Queen; Tom Txiki; Tximinoen Erresuma; Yoko eta Lagunak eta Zipi, Zape eta Kapitainaren Irla.
Hauez gain, beste lau film emango dira Bilboko EITBren Multibox aretoan.
Zinema Euskaraz programaren helburua herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatuko dituen, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabiliko duen zein aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen film sorta bat jartzea da.
Zineuskadiren ekimenez hamalau film estreinatu dira euskaraz eta azken bost urteotan 67 izan dira euskarara ekarritako lanak.
Datu guztiak hemen eskuratu ahal dituzue.