
Bertso-eskolen eta Arabako Bertsozale Elkartearen arteko antolakuntza kolektiboan eta bertsolaritza herrikoian oinarrituta abiaturik dago Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa.
Taldeak 9-12 lagunez osatuta egongo dira: 3-6 bertsolari, gai-jartzailea, epailea, audio grabatzailea, kronikagilea, argazkilari,… 76 lagun bertsotan, 17 epaile lanetan, 21 lagun gai jartzaile lanetan eta beste hamaika laguntzaile.
Apirilaren 5era bitarte luzatuko da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa, eta asteburu honetan hainbat saio programatu ditu.
Barikuan, Aramaion izango da saioa, 19:00etatik aurrera, eta egun berean, baina Agurainen, bertso afari formatuarekin egingo da saioa Latsarri Gaztetxean. Hurrengo egunean Kuartangon arituko dira bertsolariak.
Saio guztien ostean, finalerdiak hasiko dira, eta Narbaiza, Aramaio, Amurrio, eta Gillerna herrietan egingo dira. Final handia Gasteizen egingo da apirilaren 5ean.
Datu guztiak, hemen.



