ESZENA

“Alicia” dantza ikuskizuna, Leioan

Igandean, urriak 18, Thomas Noone Dance konpainia kataluniarrak Alicia dantza ikuskizun eskainiko du Kultur Leioan (18:00. Auditorium). Lewis Carrolen eleberri famatuan oinarritutako obra da.

Thomas Noone Dance konpainiaren proposamen eszenikoan, Aliziak eta Untxi Zuriak hiru pertsonaia berezik zaindutako maleta aurkituko dute. Pertsonaia horiek Alizia eta Untxi Zuria bahituko dituzte eta herrialde eder batera eramango dute, eta bertan intsektu lasterketak, te jaiak, tamaina aldaketak, eta bestelako une arraroak bizi izango dituzte.

Lewis Carrolen eleberriaren egoerarik absurdoenetan inspiratuta, eta imajinario kolektiboan dauden irudiak trukatuz, Thomas Noone Dancek, irudimen eta fantasiaren boterea erabiliz, mugimenduaren bidezko bidaia proposatzen du, eta dena posible egin daitekeela aldarrikatzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button