MUSIKA

Nothing Box, Charlie & The Colours, Pelax eta Frank taldeek Donostiako Musikagela Weekend-en joko dute

Musikagela Weekend jaialdiaren zazpigarren edizioa egingo da larunbatean, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean, 21:30etik aurrera. Jaialdia Buenawista Prolleckziom’s musikari elkarteak ondu du. Jaialdiaren xedea da tokiko taldeek argitaratu berri duten lanak zabaltzea.

Hala, Nothing Box pop-rock hirukoteak Hardcore Pop izenburuko lana aurkeztuko du. Charlie & The Colours, halaber, folk-pop taldea da eta Mehaka grabazioko kantuak joko ditu.

Bestale, Unai Pelayo donostiarraren egitasmoa da Pelax. Stoner eta psikodelia zertzeladekin apaindutako rocka egiten du, eta apirilean plazaratuko duen lan berria aurkeztuko du. Larunbatean Cowboy’s Orchestra taldearen laguntza izango du oholtzan.

Azkenik, Frank sustrai estatubatuarrak dituen folk-rock banda da. Laukoteak The Mud And The Thirst izenburuko lana aurkeztuko du, iaz argitaratutakoa.

Informazio gehiago: buenawista.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button