MUSIKA

“Sortu dira besteak” jaialdia, Zumarragan

KKinzona Irratiaren eta Urretxu-Zumarragako Gaztelekuaren eskutik, abenduaren 29an, 19:00etan, Zumarragako Zelai-Arizti aretoan, Sortu dira besteak jaialdia programatu dute

Kontzertuan honako musikariak bilduko dira: Xendarineko Ahizpak (Urepele), Hatxe (Errenteria), Mikel Uraken (Bilbo), Seitan (Garazi), Errime (Azpeitia-Zarautz) eta Eneritz Furyak (Irun).

Barikukoaren inguruan, antolatzaileek horrela animatu nahi dituzte zaleak: “Beste behin ere, besteak jada sortu direla aldarrikatu nahi dugu eta Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako kantugile gazteekin osatu dugu emanaldia.
Batez ere oholtza txikietan diharduten kantariak Zumarragako areto dotorean ariko dira. Eta ezagutzen ditugunok, tabernetan, gaztetxetan edo txosnetan entzun ditugunok, badakigu kontzertu bikaina eskeiniko digutela”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button