MUSIKA

Asteburuan, TolosandBlues musika jaialdia

TolosandBlues musika jaialdiaren atarian gaude, izan ere, ekainaren 29tik uztailaren 3ra jaialdiaren 19. edizioa izango da. Betiko legez, estatu zein nazioarte mailako puntako talde eta musikariak elkartuko dira Tolosan, non zortzi kontzertuz osaturiko egitaraua aurkeztuko den.

Egun guztietako kontzertuetan musika estilo desberdinak (blues, swing eta twist, rockabilly, rock and rolla, gospel, jazz,…) entzun ahalko dira herriko gune desberdinetan (Trianguloan, Gipuzkoa plazan, Txurrerian, Plaza Berrian, Zerkausian eta Euskal Herria zein Lopez Mendizabal plazan.) Horrez gain, jaialdiaren azken egunean, masterclass bat ere antolatu da Kultur Etxeko areto nagusian, Tommy Castro artistaren eskutik.

Tolosatik pasatuko diren taldeak honako hauek dira: Blues Morning Singers, Micky and the Buzz, Mingo Balaguer & Pablo Sanpa Blues Band, Fake Cousins, Cecilya Mestres & The Candy Kings, Shanna Waterstown, Balta Bordoy & The Bad Boys eta Tommy Castro & The Painkillers.

Lehen kontzertua bihar bertan izango da Blues Morning Singers taldearekin, Triangulo plazan, 20:00etan,

TolosandBlues 2023 egitarau osoa kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button