BERTSOTAN

Oionen, Arabako Bertsolari Txapelketaren hurrengo saioa

Otsailaren 4an, Oionen, bertako zinema aretoan, Arabako Bertsolari Txapelketaren hurrengo saioa antolatu da. Aroa Arrizubieta Barredo, Maddi Agirre Epelde, Manex Agirre Arriolabengoa, Orlando Arreitunandia Arinas, Rikardo Gonzalez de Durana Alzola eta Xabi Igoa Eriz bertsolariak bilduko dira norgehiagoka.

Txapelketa urtarrilaren 28an hasi zen Izarran jokaturiko saioarekin (Peru Abarrategik irabazi zuen lehen final laurdena), eta Gasteizko Printzipal Antzokian egingo den finalarekin amaituko da martxoaren 16an.

Guztira, hiru final laurden, bi finalerdi eta finala izango dira. Final laurdenak Izarra, Oion eta Laudion izango dira. Finalerdiak, berriz, Aramaion eta Dulantzin eta, azkenik, finala Gasteizko Printzipal Antzokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button