BESTELAKOAK

Ikastaro eskaintza zabala, Donostian

2017-2018 ikasturtean, Donostiako kultur etxeetan eskainiko diren ikastaroak aurkeztu ditu Donostia Kulturak. Ikastaroetan izena emateko epea irailaren 12tik 26ra bitartean izango da zabalik, eta edozein kultur etxetan edo Donostia Kulturaren webgunean bertan egin beharko da.

Gai eta diziplina anitzak dituzten ikastaro dezente jarriko dira erabiltzailearen esku, guztira  612 ikastaroz gozatzeko aukera izango baita, eta horietarik 150tik gora berriak izango dira.

Helduei zuzendutako ikastaroak euskaraz zein gaztelaniaz eskainiko dira, eta haur eta gazteei begirako ikastaro guztiak, euskaraz emango dira. Datua ematearren, 322 ikastaro euskaraz egingo dira.

2017-2018 ikastaroen eskaintza osoa helbide honetan ikus daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button