ARTEA

“Transgresio ederrak”, Btoy artistaren eskutik

Andrea Michelsson Btoy artista katalanak Beautiful transgressions (Transgresio ederrak) izeneko erakusketa paratu du Bilboko SC galerian 2013ko otsailaren 28a bitarte.

Artistak ohiturak, estereotipoak eta ezarritako arauak kolokan jarri dituzten XX. eta XXI. mendeko emakume ameslarien nortasunarekin esperimentatu du. Hala, gizarte aktibistak, pintoreak edo aktoreak daude eskegita galeriaren hormetan, tartean, La Pasionaria, Marlene Dietrich edo Simone de Beauvoir. Emakumezko erreferentzia borrokalariak ere badira, tartean, Susan Sontag, Kiki Smith edo Pussy Riot kolektibo errusiarra.

Galerian dauden lanak aipaturiko emakumeen potretak dira, pop-art-etik edaten duten erretratu koloretsuak, bai eta arte urbanotik ere, trazu sendoarekin eginak. Horrela, garaiko argazkien zuri eta beltza, kolorez betetzen du Btoy-k, lanei graffiti espiritua ere erantsiz.

Artista katalanak hainbat hiritan erakutsi du bere obra Paris, Milan, Varsovia, Los Angeles eta Jakartan, besteak beste. Londresen bere lanak Pictures On Walls galerian jarri ez ezik, Cans Festival zuzeneko pinturen jaialdian (live paintings) ere parte hartu du Banksy artista famatuarekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button