Nontzeberri

Ilustrazioaren Eguna

Ilustrazioaren Eguna izeneko erakusketa Euskal Irudigileak elkarteak ekoitzi du, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, eta Bilbon aurkeztuko da azaroaren 12tik abenduaren 13ra bitartean, Foru Liburutegiko Areto Nagusian. Erakusketaren komisarioa Kike Infame da.

Ilustrazioak presentzia handia du gure egunerokoan, ilustrazio bakoitzaren atzean egileen bizia, grina dago, eta horregatik jaio da Ilustrazioaren Eguna, haiei izena eta aurpegia jartzeko.

Euskal Irudigileak elkarteak erakusketa eta egun berezi hori ilustrazioaren aitzindari handienetako bati eskaini nahi diote: Ignacia Zabalo Ballarin Nor-Nairi. “Haren inguruan ziurtasunak baino itzal gehiago daude, eta oso pizgarria da haren historian aurkitzen ditugun hutsuneak betetzen saiatzea. Nor-Nai 1925ean jaio zen, duela ehun urte (Ignaciak 20 urte zituen ordurako), eta ilustrazioaren hainbat sektoretan garatu zuen bere lana: editorialean, komikigintzan, kartelgintzan… Haren proposamenak fresko eta gaurkotua dirau, nahiz eta denbora asko igaro”.

Bost Euskadi sariduni (Elena Odriozola, Maite Mutuberria, Joseba Larratxe, Yolanda Mosquera eta Javier de Isusi) eskatu zaie haren figura berrinterpretatzeko, eta ilustrazioa ulertzeko zuen modua azaltzeko.

Beste kontu askoren artean, euskal komikia zertan den, edo euskal komikia munduan zehar egin duen ibilbide sendoan murgiltzeko aukera egongo da erakusketa honetan.

Exit mobile version