ARTEA

Ohiana Goenagak "Argi Paisaiak" erakusketa abiatu du Leioan

Erakusketa hiru zatitan osatzen da portzelana, egurra eta argia elementuen nahasketatik abiatuta. Pieza guztietan nahitaezkoa da proiektatzen duten argia, multzo guztiak zentzua har dezan.
Lehen espazioan instalazioa dago; hamar gorputz zintzilikatu ditu sabaitik. Taupadaka dauden elementuak kable elektrikoek lotzen dituzte, nekaezina den taupadaren argiari indarra emanez.

Erreferentzia arkitektonikoak dituzten piezetan, argia hartzen duen edukiontziaren espazioan moldatzen da. Horma bakoitza ezberdina da, horregatik argiaren modulazioa ere ezberdina izango da atal bakoitzean.

Bonbillen bidez lortu du Ohiana Goenagak landutako piezek bestelako izaera hartzea. Argiek erradiazioak, islak, itzalak eta bestelako erregistroek berezi egiten dute Leioan paratu den Argi Paisaiak erakusketa.

Kultur Leioak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button