Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta, maiatzaren 23an, larunbata, Arabako Eskolarteko festa eta Bertsolari Gazteen Txapelketako finala egingo dira Kanpezuko Kultur Etxean, goizeko 11:30etik aurrera.
Bertan, nola ez, Arabako bertso-eskolen haurrak izango dira protagonista, eta beste aldetik, bertsolariak. Lehen orduan haurren bertso sortak entzuteko parada egongo da, eta gero bertso-eskoletako gazteen bat-bateko final antolatu da. Egun horretan norgehiagoka ibiliko diren bertsolariak honakoak dituzue: Markel Yoyer, Irati Ruiz de Pinedo, Unai Argote, Peru Amorrortu, Peru Abarrategi eta Unai Etxenausia.
Kalejira, bazkaria, eta arratsaldean, Arabako bertso-eskoletako gazteen Shwo-a egongo da. Azkenik dantzarako tartea ere egongo da Jota Fa txarangarekin.