BESTELAKOAK

“Itsasturiak”, estreinakoz Hego Euskal Herrian

 

Euskal kultur erakundearen Itsasturiak erakusketa Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan ikusi ahal da ekainaren 30a bitarte. Donibane Lohizunen, Biarritzen, Baionan eta Irisarrin egon ostean, estreinakoz ikusi ahalko da Hego Euskal Herrian.

Erakusketak itsas munduaren testigantzak jasotzen ditu Donibane Lohizune Ziburuko marinelen eskutik. Sei eremutan banatuta dago, eta ikus-entzunezko piezen bitartez, itsasoarekin lotura estua duten pertsonen hitzak eta irudiak biltzen ditu, tartean, arrantzaleak, beren emazteak, saregileak, eta arrain-saltzaileak. Artxiboko dokumentuak ere ikus daitezke erakusketaren baitan.

“Itsas mundua barne-barnetik sendiarazteko xedea dauka, erakusketan entzun eta ikusgai diren lekukotasunen bitartez : hirurogeita hamabi filma-zati, sei orduko grabaketa, denek aipatzen dituztelarik portuaren eta arrantzaren inguruko istorioak”.

Era berean, hitzaldi zikloa ere ondu dute erakusketarekin batera. Hala, martxoaren 14an, Jean-François Larralde, arte historialariak Itsasoaren irudia Iparraldeko artean gaia izango du hizpide, gaztelaniaz. Apirilaren 4an, halaber, Pantxoa Etchegoin Euskal kultur erakundeko zuzendariak Iparraldean, zertan dira euskara eta euskal kultura? gaia jorratuko du euskaraz.

Erakusketaren inguruko informazio gehiago jaso nahi izanez gero: eke.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button