ARTEA

Euskadi ohorezko gonbidatua Bartzelonako komiki Azokan

Euskadik 150 metro koadroko standa edukiko du ekintza ezberdinak burutzeko. Helburua euskal komikia hedatzea da. Euskomik: Euskal Komikia-ren zonaldea hiru zatitan banatuta egongo da: informazio zonaldea, aldizkariekin, katalogoekin edo publikazioekin; ekitaldi-aretoa, ekintza ezberdinekin, tartean, eztabaidak, hitzaldiak edo mahai-inguruak. Gelditzen den gunean, euskal komikigileek euren lanak aurkeztu eta salduko dituzte.

Euskal Herriko komikigintza 70eko hamarkadan hasi zen eta harez geroztik ez da gelditu. Erreferenteak Ipurbeltz eta Habekomik direla esan daiteke eta hortik, TMEO, Xabiroi edo El Balanzín agertu dira. Egun, Astiberri da komikigintzako euskal editorialik indartsuena.

Gainera, jaialdiak, saloiak eta jardunaldiak finkatzen joan dira eta gero eta gehiago dira komikiaren inguruan Euskal Herrian burutzen diren ekitaldiak. Euskadiko gunea azokak irauten duen egun guztietan egongo da, maiatzaren 6tik 9ra bitartean Bartzelonako Firan.

APIE-EIEP-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button