BERTSOTAN

Ane Labaka onena Zarautzeko Lizardi Sarian

Joan den ostiralean jokatu zen Zarauzko Bertso-Eskolak (Motxian) eta Zarauzko Udalak antolaturik, Bertsolari Gazteen XXXVIII. Lizardi Sariaren finala. Parte hartzaileak Jon Gurrutxaga, Aratz Igartzabal, Imanol Irazustabarrena, Amaia Iturriotz, Ane Labaka eta Arnaitz Lasarte izan ziren.

Saioa amaituta, Ane Labakak jantzi zuen txapela eta Arnaitz Lasarte bigarren sailkatu zen, biak ala biak saio ederrak burutu ostean.

Finala aprobetxatuz, XXX. Basarri Saria Bertso Paper Lehiaketaren sari banaketa ere egin zen. Alaitz Sarasola izan da aurtengo Basarri Sarian irabazlea, Belarritakoak izeneko bertso sortarekin. Andoni Egañak, Nahikari Gabilondok, Rufino Iraolak eta Asier Azpirozek osatu dute aurtengo epaimahaia.  Sarasolak 1.100 euro jaso ditu eta txapela ere bai. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button