BESTELAKOAK

Umorea politikoa da

Jakin aldizkariaren azken alea kalean da. 220. zenbakia, oraingoan monografiko bihurtuta, Umorea politikoa da izenburupean plazaratu da.
Jakin aldizkari berrian, eta, norbere ertzetik, umorearen eraikuntzaren inguruan hausnartu dute Iñigo Aranbarri idazleak, Uxoa Anduaga soziologoak, Laura Mintegi idazle eta EHUko irakasleak, Unai Iturriaga bertsolari, gidoigile eta irudigileak, eta Mario Zubiaga eta Edorta Arana EHUko irakasle eta EMAN ikerketa taldeko kideek.

Nork zeri barre egin, zergatik eta zertarako, mugaren alde batean edo bestean kokatzen  baitu umoreak hartzailea. Eta euskaldunak dantza horretan daramatza mendeak, artikulugileen hitzetan. Peñaflorida kondearen Txanton Garrote pertsonaiatik hasi, eta  egungo Mission Pays Basque pelikula edo ETBren Euskalduna naiz eta zu? saioraino. Muga horien inguruan osatutako bost artikulu topatuko ditu irakurleak Jakinen zenbaki honetan.

www.jakin.eus sareko atarian, informazio guztia duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button