MUSIKA

“Literatura eta Musika Euskaraz” zikloaren barruan, Markos Untzeta

Markos Untzeta musikariak euskaraz interpretatuko ditu country, blues eta bestelako amerikar musika-estiloetako soinuak, gaur, azaroaren 28an, Arriaga Antzokiko foyerrean, Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatutako Literatura eta Musika Euskaraz zikloaren barruan.

20 urtetik gorako ibilbidea eta sei disko ditu argitaratuta dituen konpositoreak musika amerikarraren soinu onenak eta euskarazko letra zainduak uztartzen dituen kontzertu bat eskainiko du. Bere doinuek Bob Dylan, Neil Young, Bruce Springsteen edo Van Morrison musikariak ekarriko ditu gogora, “baina abestien idazle outsider hau euskaraz hurbiltzen da bere idoloengana, eta hori ez da oso ohikoa. Horrela, pop-rock, country eta blues doinuez betetako gaua espero dugu Markos Untzeta bera buru duen talde baten eskutik.

Untzetak ahotsa eta gitarra jarriko ditu, eta Giovanni Zanon gitarran, Iñaki Ortega baterian, Walter Tuzceo baxu elektrikoan eta, azkenik, Mikel Gaztelurrutia teklatuetan arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button