IKUS-ENTZUN

Nouvelle Science Vague Fiction

Regina de Miguelek azken lau urteotan egindako lana abiapuntutzat hartuta, Montehermoson ikus daitekeen proiektu honek El último término que abarca la vista eta erakusketari izena ematen dion serieen arteko elkargunea bisibilizatzea bilatzen du.

Urriaren 19tik 2013ko urtarrilaren 13ra ikusiko da bere erakusketa hau, baina proiektua, Future Timeline tailerrarekin eta zientzia fikziozko zinema ziklo batekin osatzen da.

Zinema ziklo horren barruan ikusiko diren lanak honakoak izango dira: bihar, Solyaris (Andrey Tarkovsky. Sobietar Batasuna, 1972); azaroaren 6an, Alphaville (Jean-Luc Godard. Frantzia, 1965); azaroaren 13an, Welt am Draht (Rainer Werner Fassbinder. Alemania,1973); azaroaren 20an, L’annèe dernière à Marienbad (Alain Resnais. Frantzia, 1961) eta Moon (Duncan Jones. Erresuma Batua, 2009).

Informazio guztia hemen duzue.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.