ESZENA

Dantza eta antzerki proposamenak, Leioan

Gaur berton, irailak 28, programatu da lehen proposamenaren emanaldia. Beatriu Daniel-ek eta Toni Jodar-ek osatzen dute BdDANSA. Toni Jodar explica la danza en 50 minutos izeneko ikuskizuna egin ostean, BdDANSA bueltan da hitzaldiaren eta ikuskizunaren arteko lan batekin, “non dantzaren hurbileko historia eta egungo dantza-joerak jorratuko dituzten gorputzaren eta ahotsaren bitartez, mugimenduz eta hitzez. Horretarako, erreferentziazko irudiak, gorputzak astindu dituzten mugimenduak eta geure mundua aldarazi duten gertakizunak baliatuko dituzte”.
Aditu hauek hausnartzerako bazka eskaintzen dute arte plastikoekiko harremanaz, hibridazioaz, biluztasunaz, gorputzaren demokratizazioaz, umoreaz, lurraldeen eta historien berrikusketaz eta mugimenduarekiko zaletasunaz.

Beste aldetik, larunbatean, Descalzos Producciones & Txalo & Saga taldeek Bette & Joan  izeneko obra oholtzaratuko dute. Robert Aldrich-ek Bette Davis eta Joan Crawford ahanzturatik erreskatatu zituen ¿Qué fue de Baby Jane? ipuin gotikoan. Bertako giroa antzeztokira ekarri dute Yolanda Arestegui eta Goizalde Núñez antzezleek. Biek lortu dute “Hollywoodeko bi loria handien arteko gorrotoa ezin hobeto transmititzea. Beldurrak, nahiak, traizioak, gorrotoa, maitasuna eta desilusioa… bi mito denboraren aurkako borrokan”.

Lan biren gaineko xehetasuna Kultur Leioan dituzue

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button