ARTEA

Nontzeberrik “KREAzurekin” Euskadiko gazte egitasmo eta kolektiboei buruzko jardunaldietan parte hartuko du

Ekimenak Euskadiko artista, sortzaile eta kultura agenteen arteko topalekua izan nahi du. Kultura sektorean egun dauden zalantzen eta aukeren inguruan eztabaidatuko dute, batez ere publiko gaztearekin lan egiten dute ekimenen inguruan.

KREAzurekin jardunaldiak iraungo duten bi lan egunetako ondorioek honako hauetan sakonduko dute: KREA Adierazpen Garaikidearen osagarritasunean, eraginkortasunean eta onura sozialean. Honako kolektibo hauek bertaratuko dira: Nontzeberri, Jazzargia, Gauekoak (Vitoria-Gasteizko Udala), Extralargos, Hell Dorado edo Jet Lag Bio (Bilboko Udala).

Hitzordua bi ardatzetan egituratuko da. Batetik, parte-hartzaileek egingo dituzten aurkezpenak eta, bestetik, mahai-inguruak. Horietan aurreko hitzaldietan proposaturiko gaiak eztabaidatuko dituzte. Jardunaldiok barruko izaera dute, baina emaitzak plazaratu egingo dituzte gero.

Kreak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button