ESZENA

Arriaga Antzokiaren ikuskizun berriak datorren urterako

Arriaga Antzokiak produkzio lirikoak eta antzerki eta dantza saioak eskainiko ditu 2012-2013 sasoian ere, azken urteotan egin duen bezala.

Zer ikusi dezente egon da Bilboko antzoki ezagunean, bere apustuak berresten baitu eszena-kulturaren zentro sortzaile eta dinamizatzaile gisa.

Guk, euskarazko produkzioari eman diogu gainbegiratua eta, saio guztien artean, Soinujolearen semea, Bernardo Atxagaren izenburu bereko eleberriaren antzerki-egokitzapenak ematen du interesanteena, eta gaztelaniaz eta euskaraz eszenaratuko da.

Beste aldetik, Pausokak eta Glu Gluk oholtzara daramate ETBko Goenkale saio mitikoa ere oholtzaren gainean ikusteko parada egongo da. Hemezortzi urtez antenan egon ondoren eta sustrai sendoak bota ondoren, ikusleek gehien estimatzen duten telesailak omenaldi bat merezi omen du, eta horrela, antzezlan bat egingo da oraingo ikusleek eta hurbiltzen zaizkion ikusle berriek ere aukera izan dezaten telesaileko aktore eta espirituarekin gozatzeko. Ekimena azaroan egingo da.

Abenduan, Sortuko Dira Besteak izeneko kantaldia egongo da, Eñaut Elorrieta, Pier Paul Berzaitz, Arantxa Irazusta, Alex Sardui, Petti, Amets Arzallus eta Bernardo Atxagaren partaidetzarekin.

Eta egun horietan ere, Besta Berri dantza ikuskizuna etorriko da Juan Antonio Urbeltz eta Euskal Dantzari Taldearen eskutik.

Arriagako Gelatoxak Foyer-ean ekimenetan, literatura eta musika uztartuko dira usu. Azaroan, Anjel Lertxundi eta Antton Valverde elkartuko dira Lizardi, Lauaxeta eta Leteren poesia izeneko hitzaldian.

Eta datorren urteko ekainean Amaren Alabak taldeak (Maider eta Graxi Bedaxagar, Lüxi Agergarai, Arantxa Camus, Ihitz Iriart eta Maika Etxekopar) kontzertua eskainiko du.

Honetaz eta beste guztiaz gehiago jakin nahi izanez gero, begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button