ESZENA

Nola defendatzen eta kudeatzen dugun mina

Khea Ziater konpainiak Oymiakon: 101 Gela ikuskizuna egingo du Pasai Donibaneko Juanba Berasategi auditoriumean, igande honetan, urtarrilak 30, 19:00etan.

Alex Gerediagak sorturiko obra horretan minaren gestioa ikertzen da; nola defendatzen eta kudeatzen dugun min hori. Arrate Etxeberriak, Miren Gaztañagak eta Txubio Fdez. de Jaureguik osatzen dute Bilboko konpainiaren lan berriaren, zazpigarren lanaren, antzezle taldea, eta eurek, kode zinematografikoak eta eszenografikoak nahastuz, eta musikari eta ikus-entzunezko baliabideei pisua emanez, hiru pertsonaien bakardadeak esperimentatuko dituzte, beti ere, esperientzia traumatikotik abiaturik.

Berez, ihesbidetik eskaintzen ez duen gela batean gertatuko da ikusgarria, ez-leku bat, alegia.  “Pertsonaiak arima galduak dira, hotzaren eta absentziaren hiru biztanle, eta gela horretan nabarmenduko da bestearekin dugun beharra, izan ere, norbaitek entzun edo besarkatu behar gaitu beti”, azaldu zuen Alex Gerediaga zuzendariak lan hori aurkeztu zuten egunean.

Bizipen horietan sortzen diren trantsituak nabarmenduko dira, sentitzen dutena ulertarazi ahala izateko, euren istorioak pisu tragiko bat baitute beti. Bertan, bestearen beharraren ondorioz euren burua agerian utziz jakin barik elkarren ondoan bizi diren pertsonaiak ezagutuko ditugu.

Izenburuak bi erreferentzia ditu, alde batetik, Oymyakon, planetako txokorik hotzena da, eta bestetik 101 gela, George Orwellen 1984 eleberrian dagoen elementua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button