MUSIKA

Anari eta Zea Mays taldeek Amurrion joko dute otsailean

Amurrioko Burubio Kultur Elkarteak datorren hileko musika-egitaraua iragarri du. Programazio oparo horren baitan, Anari eta Zea Mays nabarmentzen dira, otsailaren 3an eta 10ean. Baina horretaz gainera, Black Metal Gaua eta Frenetik eta Nekeze taldeen kontzertuak ere izango dira.

Anarik iragan abenduan argitaratutako Epilogo bat izenburuko lan laburra aurkeztuko du Amurrioko Burubio Kultur Elkartean, otsailaren3an, 22:30etik aurrera.  Zure Aurrekari Penalak diskoaren grabaketan jasotako Epilogoa kantuan erein zen iraupen laburreko lan hori. Anariren hitzetan, lan “misteriotsua” da, era berean, ziklo bat ere ixten du. Diskoak sei doinu biltzen ditu, bat instrumentala. Oraingoan ere hitzek pisu handia daukate, bai eta tempo geldoek ere, aurreko lanean bezala. Diskoaren bigarren zatia, baina, Epilogoa, Autodefinitua eta Piromania kantuen osatzen dutena, biziagoa da, eta gitarren presentziak gora egiten du.

Zea Mays laukote bilbotarrak, berriz, Harro izenburuko lana aurkeztu du, otsailaren 10ean, 23:00etan, taldea eratu eta 20 urte igaro direnean. Diskoan oinarri programatuen, teklatuen eta sintetizadoreen protagonismoa hazi egin da. Oraingoan ere, Dave M. Allen ekoizlearekin aritu da taldea, Da aurreko lanean bezala. Emaitza lan melodikoa eta dantzagarria da, ñabardura elektronikoz jantzia. Kantuak, gainera, inoiz baino laburragoak eta biziagoak dira.

Burubio Kultur Elkartearen egitaraua ondoko hitzorduekin osatzen da: otsailaren 18an, Black Metal Gaua egingo da, eta 24an, Frenetik eta Nekez taldeek joko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button