IKUS-ENTZUN

Noiz utziko dio euria egiteari

Titulu eder hori dauka Piszifaktoria Ideien Laborategiaren azken proiektua zinematografikoak.  Guillermo Ordás da zuzendaritza lanetan aritu dena, Irati Agirreazkuenaga produkzio lanetan, eta Mikel Ayllon gidoilari lanetan. Asteburu honetan, abenduaren 5ean, 14:30ean hasita, Durangoko Azokaren Irudienea gunean estreinatuko da dokumentalaren eta fikzioaren arteko mugan bizi den sormen-lana. Lantaldeko kideak Durangon egongo dira film esperimentala aurkezten.

Lanak honako istorioa kontatuko digu: “2071 da. Covidaren Omega aldaeraren ondorioz 2021etik 2031rairaun zuen hamar urteko konfinamendu zorrotzaren ondoren, euria egiteari ekin zion, egun bakar batean ere gelditu gabe. Oso bestelako gizarte batean bizi gara orain eta, bidea birkalkulatzen duten GPSen antzera, gure helmugak birkokatzeko unea iritsi da. Zein bideri jarraitu nahi diogu orain? Euria egiteari utziko al dio norabidea aldatzen badugu?”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button