ARTEA

Margolari Gazteak XIX. Sariketa, Leioan

Leioan antolatu duten lehiaketa hau maiatzaren 8an izango da, goizean hasita eta arratsaldera bitartean. Leioa eta bere inguruak izango da landu beharreko gaia.

Ohikoa denez, 14 eta 35 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, eta euren teknika ( akuarela, Txinako tinta, collage, akrilikoa, olio-pintura, grafitoa, teknika mistoa…) eta neurria libreak izango dira. Bakoitzak lan bat baino gehiago ezin izango du aurkeztu eta bastidorean edo euskarri zurrunean aurkeztu behar dira derrigorrez.

Sariak honakoak izango dira: 1. Saria, 800 euro eta diploma; 2. Saria, 500 euro eta diploma; eta 3. Saria, 360 euro eta diploma. Sari bereziak ere izango dira: herriko margolanik onena 360 euro eta diploma; eta gazte saria, 120 euroko bonoa eta diploma.

Aurkeztutako lanak ikusgai egongo dira maiatzaren 19tik ekainaren 26ra bitartean, Kultur Leioan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button