ARTEA

Arte Plastikoen Erakusketa Ibiltaria, Ertibil

Ertibil Bizkaia Arte Plastikoen Erakusketa Ibiltaria XXVIII. ediziora iritsi da aurtengoarekin. Gaur goizean, Josune Ariztondok, Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako diputatuak, Ertibil Bizkaia Arte Plastikoen Erakusketa Ibiltariaren XXVIII. edizioa aurkeztu du. Berarekin batera 2011ko edizioan saritu dituzten artistak ere izan dira: Alain M. Urrutia (margolaria), Unai Requejo eta Mirian Isasi (ikus-entzunezkoa) eta Manu Uranga (diapositibak).

Ertibil Bizkaia Arte Plastikoen Erakusketa Ibiltariaren 2011ko edizioan espezialitate guztietako 108 artistak hartu dute parte, eta 161 artelan aurkeztu dituzte. Artelan horietatik guztietatik hamazazpi aukeratu dira, orain herriz herri ibiliko den erakusketan parte hartzeko. Parte hartuko duten artistak honakoak izango dira: Nadia Barkate, Saray Blades, Juan de la Rica, Usoa Fullaondo, Alvaro Gil, Abian Gonzalez, Eduardo Hurtado, Irune Jimenez, Ibai Leon, Maite Leyun, Ion Macareno, Silvia Ocejo, Jon Otamendi, Mikeldi Perez Urkijo, Jon Mikel San Millan, Lander Telletxea, eta Ander Vivanco.

Erakusketa Bilbon egongo da uztail hasierara arte, eta, ondoren, ibiltaria denez gero, Getxo, Bermeo, Lekeitio, Igorre, Larrabetzu, Santurtzi, Arrigorriaga, Ermua, Zalla eta Gernika-Lumora joango da. Azken herri honetantxe amaituko da bere aurtengo ibilbidea, abenduaren hondarretan.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button