
Bizkaiko Trikitixa Elkarteak antolatuta, eta Getxoko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, azaroaren 30ean, Getxon, Andres Isasi Musika Eskolan, 19:00etan, Nazioarteko Trikitixa Jaialdia abiatuko da.
Aurtengo edizioan Irlanda, Portugal eta Euskal Herriko artistak izango dira protagonistak: David Munnelly, Artur Fernandes, Maixa Lizarribar eta Alaitz Telletxea, Alboka Tropik eta Gari eta Iñaki.
“Nazioarteko Trikitixa Jaialdiaren edizio honetan ere, aurreko urteetako ikuskizunen helburua mantentzen da; hau da, trikitixa jotzeko era eta estilo ezberdinak erakutsi nahi dira, baita trikitixa munduan zehar beste musika tresna batzuekin zelan uztartzen den ere”.
Hortaz, Bizkaiko Trikitixa Elkarteak lantzen dituen ildoak Nazioarteko Trikitixa Jaialdiak jorratzen ditu urtero. Batetik, irakaskuntza lantzen da, eta bestetik, trikitixa bera sustatzen da, horrexegatik, jaialdi hau edozein publikori zabalik dago (trikitixa ikasle, trikitixa irakasle, trikitixa eta orokorrean musika zaletu, folklore zale, ume, heldu, … ).
Jaialdia bukatu ostean, Trikijaia egingo da Algortako The Piper’s tabernan. Bertan, Aldats taldeak erromeria eskainiko du.