LITERATURA

Bilbo Zaharra Forum jardunaldietan Ramon Saizarbitoriaren “Martutene” aztergai

Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua izeneko ekimenean pisuzko lan bat irakurtzen da egun osoz. Aurten, Ramon Saizarbitoriari egingo zaio gorazarre,  eta berak idatziriko Martutene eleberria izango da protagonista. Gogorarazi behar da hamar urte bete dituela lan horrek.

Betiko legez, Klasikoen Irakurraldi Jarraitua ekainean egingo da, baina aurretik, lan hori aztertuko da hainbat adituren aportazioekin, eta horretarako Bilbo Zaharra euskaltegiak Bilbo Zaharra Forum jardunaldiak antolatu ohi ditu.

Gaur berton abiatuko dira jardunaldiok, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, 19:00etan. Lehen saioan, Pedro Alberdi eta Markos Zapiain arituko dira. Bihar, otsailak 22, Mariasun Landa eta Juanjo Olasagarre izango dira protagonistak. Eta azkenik, asteazkenean, Itxaro Bordak eta Iban Zalduak hartuko dute parte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button