ESZENA

Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 27. edizioa, Pasaian

Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 27. edizioa ospatuko dute Pasaian hilaren 26ra arte. Goizez izango dira saioak, eta egunero ikuskizun ezberdinekin gozatu ahalko dituzte bertako nerabeek.

Jaialdi honi esker Pasaiako haurrek maila handiko nazioarteko ikuskizunez gozatzeko aukera dute. Aurtengoan Katalunia, Alemania, Andaluzia, Gaztela eta Leon eta Poloniako konpainiak izango dira herrian.

Gaur, hilak 23, Alemaniako Maayan Iugman konpainiak Niyar, una historia de papel ikuskizuna eskainiko du. Lan hori antzerki bisualeko pieza artistikoa da, irrika eta autoerrealizazio nahiaren istorio eternala kontatzen duena. Ikuskizuna paperarekin eta paperean jolasteko kontzeptuaren gainean aritzen da. Niyar piezak bidaia poetiko bat egitera gonbidatzen du publikoa, une magikoz betetako bidaia, batzuetan zoriontsuak, beste batzuetan tristeak. Hitzik gabeko ikuskizuna, bere sortzailearen hitzetan, fantasiazko benetako opari bihurtzen dena.

Azaroaren 24an, asteazkena, Andaluziako Ymedio antzerki konpainiak Eco ikuskizuna aurkeztuko du; ostegunean, azaroak 25, Gaztela eta Leongo Baychimo konpainiak bisitatuko du herria La leyenda de Salis Jones ikuskizunarekin, eta azkenik, ostiralean, hilak 26, Poloniako Ola Muchin konpainiak Kukuryku ikuskizuna aurkeztuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button