MUSIKA

Nazioarteko bederatzi banda Amorebieta-Etxanoko Haizetara jaialdian

Datorren asteburuan,  22tik 24ra, Amorebieta-Etxanoko Haizetara jaialdia abiatuko da. Hiru egunetan Frantzia, Erresuma Batua, Tenerife, Italia, Ciudad Real, Argentina, Katalunia eta Euskal Herriko taldeak bilduko dira fanfarre eta kale musikaren XIII. edizioan.

Aurten parte hartuko duten taldeak honakoak izango dira:  Desmadre Orkesta (Buenos Aires) Pastors Of Muppets (Frantzia), New York Brass Band (Erresuma Batua), Tinto Brass Street (Italia), Old Dixieland Band (Ciudad Real), Miwa E I Suoi Componenti (Italia), Sidral Brass Band (Katalunia), 101 Brass Band (Tenerife) eta Traperistak (Euskal Herria).

Egunotan, ska, reggae, musika disko, punk, jazz eta beste mila estiloren uztardura musikala entzungo da Zornotzan, eta makina bat kontzertu eta saio antolatu dira horretarako.
Bandak oso ondo aritu beharko dira, izan ere, ekimenak parte-hartzaileen artean sari ezberdinak banatuko ditu, horien artean: bandarik onenaren saria (10.000€) eta instrumentistarik onenaren saria (1.000), bai herritarrek bozkatuta emango den ikusleen saria (4.000€).

Emanaldiez gain, bestelako ekintza osagarriak ere antolatu dira. Jose Hornaren Jazz for Two izeneko argazki erakusketa ikusgai izango da Zelaieta Zentroan, hilaren 30era bitartean. Eta Katxarrismos hitzaldi kontzertua ere antolatu da ekainaren 20an, toki berean, Augusto Gonzalezen eskutik.
Eta Jam session-ak ere ez dira faltako, eta ekainaren 22n eta 23an, bertako Harrison Hotelean gauzatuko dira.

Zein banda noiz arituko den jakiteko: Haizetara

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button