ESZENA

“Nazioarteko Folklore Jaialdia” Bizkaiko hainbat herritan

Portugaleteko Elai Alai Kultur Alkarteak atonduta, Irlanda (Trim de Velvet), Polonia (Jawor), Euskadi (Portugaleteko Elai Alai), Peru (Ritmos y costumbres) eta Senegaleko (Jammu) taldeak izango dira protagonista 46. Nazioarteko Folklore Jaialdian.

Jaialdia Getxon hasi  zen joan den asteburuan, eta aste honetan jarraipena izango du Bizkaiko hainbat herritan, hala nola, Galdakaon, Alonsotegin, Usansolon, Berrizen, Elgoibarren eta Sopelan.

Jammu balleta 2008an Dakarren (Senegal) sortu zen. Guztira, 20 artista bilduko dira saioetan, Senegaleko etnia guztietako musikari eta dantzari gazteak, hain zuzen ere. Trim the Velvet bere ibilbidean zehar, Europako hainbat jaialditan jardun dira, eta horietan, irlandar dantza tradizionaletan trebezia handia erakutsi dute, battering delako bereizgarri hartuta, hau da, dantza horiek nazioartean ezagun bilakatu dituen zapatek eginiko soinua.

Horiekin batera Poloniako Jawor taldea, Portugaleteko Elai Alai talde beteranoa, eta Peruko Ritmos y costumbres taldea arituko dira.

Programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button