MUSIKA

Leioako pop-rock lehiaketan izena emateko epea zabalik da

Leioako XXI Pop-Rock Lehiaketaren hamabigarren edizioa egingo dute aurten. Lehenengo fasea apirilaren 23an hasiko da, eta bertan parte hartu nahi duten taldeek bost kantuko CDa aurkeztu beharko dute martxoaren 30a baino lehen.

Taldeek pop-rock eta metal ataletan lehiatu ahalko dira. Horretarako, gehienez disko bat izan ahalko dute argitaratua, eta aurreko edizioetan saritutako taldeek ezin izango dute parte hartu. Horrez gain, gutxienez taldekide bik 14 eta 35 urte bitarte izan beharko dute.

Lehiaketan parte hartzeko bidali beharreko CDak bost kantu jaso beharko ditu eta izen-emate orria bete beharko dute. Grabazioak hona bidali behar da: LEIOAKO XII POP-ROCK LEHIAKETA. Aterpe Leioa Gaztegunea. Aldapabarrena 2. 48940 Leioa. Bizkaia.

Saiei dagokienez, bi ataletako irabazleek 1.800 euro eskuratuko dituzte. Horrez gain, euskarazko abestirik onena, zuzeneko onena eta Leioako talderik onena ere sarituko dituzte.

Lehiaketari buruzko xehetasun gehiago Kultur Leioan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button