MUSIKA

Lisboako Mighty Sands talde psikodelikoak Azkoitian joko du

Lisboako Mighty Sands boskoteak Azkoitiko Mataeixen joko du larunbatean, 22:30ean. Taldeak surf ukituekin bustitako psikodelia beroa jotzen du, Allah-Las kaliforniarrek jotzen dituzten antzeko giro eguzkitsuak sortzeko.

Matadero Ekintzak kolektiboaren arabera, “Kaliforniako surf musika gogorarazten duten kolorez betetako gitarra soinuak ditu oinarritzat. Soinu hauek 1970eko hamarkada hasierako doinu sinple baina oso dantzagarriak diren teklatu soinuekin nahasten dituzte. Betiere, aipagarria den doinu psikodelikoei keinu eginez”.

Portugaleko banda 2013an eratu zen, eta orain arte bi EP kaleratu dituzte, BIG PINK vol.1 (2015) eta BIG PINK vol.2 (2016).

Hauexek osatzen dut taldea: Johnnee, baxua eta sintetizadorea; Luckee, gitarra eta ahotsa; Maree, gitarra, sintetizadorea eta ahotsa eta Martinee teklatua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button