BESTELAKOAK

Gernika sutan

Kultura Batzordeak horrela adostuta, herri-antzezlan bat prestatuko da apirilaren 26rako: Gernika sutan. Eneritz Artetxe aktore gernikarrak eta Carlos Panera antzerki zuzendariak ideiatutako antzezlana da Gernika sutan.

Gernika-Lumo bonbardatu zuteneko urteurrenera begira pentsatua da Eneritz Artetxe aktore gernikarrak eta Carlos Panera antzerki zuzendariak ideiatutako Gernika sutan izeneko antzezlana.
Asmoa, gainera, urtero errepikatzeko moduko zer edo zer prestatzea da: musika, marijesiak eta dantza uztartzen dituen ikuskizun bat, herritarren parte-hartzearekin gauzatua.
Horretarako, herritarrak biltzen eta zer egin daitekeen prestatzen hasteko, eguazten honetan egingo dute lehenengo batzarra, otsailaren 3an, 19:00etan, Gernika-Lumoko Kultur Etxean.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button