EUSKARA XEDE

Nafarroan, aisialdiko eta denbora libreko jarduerak euskaraz

Nafarroako Gobernuak, Euskarabideak eta Dindaia Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute haurrei aisialdiko eta denbora libreko jarduerak euskaraz eskaintzeko. Proiektuaren izena Euskaraz KiLiKa da, eta “Internet bidezko talde-elkarrizketen proposamen bat da, euskaraz eskolatutako 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua, eremu eta herri desberdinetako ikasleekin elkarreraginean aritzeko”.

Haur euskaldunei “euskararekin eskolaren eremuz kanpoko bizipen gozagarriak eman nahi zaizkie, jakinik aisialdiko arloak biziki laguntzen diela euskaraz aise eta eroso aritzen eta euskaraz egiteko ohiturak sendotzen. Ekarpen hori bereziki nabarmena da euskara etxeko hizkuntza ez duten haurren kasuan”.
Haurrak taldeka elkartuko dira online plataforma batean eta, begirale baten laguntzaz, elkarrekin jolas desberdinak egingo dituzte.
Hauek dira aisialdian euskara erabiltzeko online proposamen honen helburuak: Pandemiaren ondorioz sortu den hizkuntza arrakala txikitzen laguntzea; Nafarroako haurren artean harremanak euskaraz sortzen laguntzea; Nafarroako haurrak euskararen lurraldeetako haurrekin elkartzen laguntzea; Haurrei eta gazteei euskaraz gozatzeko aukera eskaintzea; eta euskarazko aisialdi ez lehiakor eta sortzailea bultzatzea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button