ARTEA

Nagore Legarreta argazkilariak “Hysterion” egitasmoa aurkeztuko du Hernanin

Nagore Legarretaren Hysteron argazki-proiektua inauguratuko da artistaren herrian, Hernaniko Biteri kultur etxean hain justu, 19:00etatik aurrera.

Hysteron (utero grekoz) argazki bilduma da; emakume zatikatuen gorputzak irudikatzen dituen bilduma. Argazkiak lau zulotako ontzi zilindrikoekin egin dira, lapikoak eta latak erabilita; argazki teknika primitiboa da: argazkilaritza estenopeikoa.

Teknikaz harago, Hysteron proiektuak kontzeptu sendo bat du atzetik. Legarretaren ustez: “Pertsonon desegituraketari buruz hausnartu nahi da, zehazki gure desioak alboratu eta sumisio roletan murgiltzeko, gure gizarteak planteatzen dituen mekanismoei buruz egin nahi da gogoeta. Beti ere genero ikuspuntu batetik”.

Horretaz gainera, hilaren 16an, izen bereko emanaldia aurkeztuko du Legarretak, Mariano Hurtado, Aida Torres, Danele Sarriugarte, Beñat Iturrioz, Txaro Untzilla, Gorka Setiénen laguntzaz, 19:00etan. Azkenik, proiektua osatzen duten testuak, argazkiak eta musika Bilboko Banizu Nizuke argitaletxeak plazaratu du, eta eskuragarri izango duzue bertan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button