IKUS-ENTZUN

Nafarroako zinemari eskainitako filmak

Hil honetako lehen bi asteetan Nafarroako Filmotekak bertako zinemari eskainiko dio tarte bat, eta Nafarroako Gobernuaren Generazinema laguntzen bidez, diruz lagundutako lanak pantailaratuko dira.

Gaur, hilak 2, bi saio programatu dira. Lehenengoa animazioko film laburra izango da, edizio honetako Goya sarietarako hautagaia den Amanece la noche más larga (Lorena Ares, Carlos F. de Vigo, 2022). Apokalipsiaren Lau Zaldizkoak gizateriaren egoera aztertzeko eta etorkizunerako estrategiak eztabaidatzeko bildu dira. Ahul eta hilzorian dagoen Heriotzak bere lagunak hartu ditu gizakiak gutxiago torturatzeko konbentzitzeko asmoz, baina Goseak, Izurriteak eta Gerrak ihesbiderik gabeko mundu batean harrapatuta dagoen gizateria batekin amets egin dute.
Eta horren ostean, Non dago Mikel? (Amaia Merino, Miguel Angel Llamas, 2020) pantailaratuko dute. Lanaren nondik norakoak ezagutuko dituzue: “1985eko azaroa, Mikel Zabalza, autobus-gidari gaztea, Guardia Zibilak beste pertsona batzuekin batera atxilotu du terrorismoaren aurkako operazio baten esparruan. Gainerako gazteek askatzen dituztenean, torturak salatzen dituzte. Baina Mikel falta da. Agintariek diote ihes egin duela, eta bizirik aurkitzeko itxaropenak desagertuz doazen bitartean, Euskal  Herriko kaleetan entzuten da: Non dago Mikel?”

Datorren astean, hilak 9, Viento del norte  (Antonio Momplet, 1954) filma ikusi ahalko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button