ESZENA

Datorren astean, Errekaldeko XII. Umorezko Antzerki Erakustaldia

Bilboko Udalak Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldia antolatu du otsailaren 29 eta martxoaren 5, 14 eta 21ean. Aurtengo programazioan lau proposamen eszeniko ikusteko aukera egongo da.

Otsailaren 29an, 19:00etan, Teatro Indigestok Secuestrados lana egingo du. “Kontuak ez du itxura onik eta okerrera doa; beraz, guk daukagu konponbidea. Badakigu ekintza arriskutsua dela, baina ez daukagu ezer galtzeko, ez baitaukagu ezer, eta asko dugu irabazteko, zuek zaituztegulako. Zenbat balio duzu? Zenbat ordainduko lukete zugatik? Benetan garrantzitsua zara? Berdin da, gure bahitua zara. Beraz, ez izan beldurrik, baztertu kezkak: ez gaude erotuta, badakigu zer nahi dugun”. Secuestrados antzerki-inprobisazioko bihurrikeria bat da.

Martxoaren 5ean, 19:00etan, A Vela Circo taldeak El Último que apague la luz  pieza egingo du. “Gure zirkuaren familien adostasunarekin eta tradizioak errespetatuz, hona gogoeta bat: bi pailazo ezkonduko balira, zer gertatuko litzateke? Tarta hondatuko lukete eta lore-sorta jan?”.

Martxoaren 14an, 19:00etan, Koilara Teatrok Espejismo-Metamorfosis de una Cucharilla obra egingo du. “Denda tradizional baten jabeak ustekabean bezero berezi bat hartuko du, saltzeko abilezia zalantzan jarriko diona. Ala… bezeroa ez ote da dirudiena? Ala… denda ez ote da beste zerbait? Auzokideen arteko liskarrak, munstroen armadak, telefono-deiak, konplizitatea, maitasuna eta traizioa.”

Azkenik, martxoaren 21ean, 19:00etan, Las Couchers konpainiak Charlas de Azucarillo obra egingo du. Taldearen bere aholkularitza-enpresaren bidez, jendeari zoriontasuna eta barne-bakea lortzen laguntzen dio. Badakite euren publikoko kideek bizitzan zehar gorabehera itzelak izan dituztela. Horregatik, euren sendaketa-formularekin, postmodernitatearen eta antzinako tradizioaren arteko nahasketarekin, umore-klabean ilustratuko dute publikoa, berriz bizimodu ona eskura dezan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button