Igandean, Zubiriko Gautxori jatetxean, 17:30ean, Nafarroako Txapelketaren hirugarren final-laurdena antolatu da. Norgehiagoka burutzeko sei bertsolari igoko dira oholtzara: Oskar Estanga, Saioa Alkaiza, Joseba Beltza, Amaia Elizagoien, Sarai Robles eta Aimar Karrika.
Bertsolarien artean, Sarai Robles barañaindar gazteak bere lehen parte-hartzea izango du txapelketan. Joseba Beltza etxarriarra berriz, urte luzez lehiaketetatik kanpo egon ostean berriz ere itzuliko da Txapelketara eta besteak beste azken edizioko bi finalista igoko dira taula gainera; Oskar Estanga eta Aimar Karrika. Amaia Elizagoien oronoztarrak bigarren parte-hartzea izango du eta Saioa Alkaiza iruindar bertsolariak berriz, bosgarrena.
Txapelketaren gaineko informazio osoa eta eguneratua www.bertsozale.eus web gunean aurkituko duzue.