BERTSOTAN

Nafarroako Bertsolari Txapelketa larunbatean

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 41. edizioa Lizarran hasiko da asteburu honetan. Martxora bitartean hainbat txoko bisitatuko ditu txapelketak, guztira bederatzi saio izango baitira; lehena Lizarran eta gerokoak Aldatz, Larraintzar, Ituren, Zubiri, Atarrabia, Etxarri Aranatz, Elizondo eta Iruñean.

Saioetan 31 bertsolarik hartuko dute parte, horietatik sei lehen aldiz aterako dira Txapelketaren plazara. Txapelketako lehen lau sailkatuek udazkenean izango den Bertsolari Txapelketa Nagusirako txartela eskuratuko dute.
Parte-hartzaile kopuru handiaren ondorioz, saio bat gehiago izanen du aurtengo Txapelketak.

Txapelketaren xehetasun guztiak webgune honen bitartez (www.nafarroakotxapelketa.com) jarraitu ahal da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button