BERTSOTAN

Nafarroako eta Bizkaiko Eskolartekoak

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa, eta bertako oholtzan sei bertsolari gazte aritu dira: Enaitz Zestau-Telletxea (Bera), Ibai Letona Garaikoetxea (Iruñea), Iradi Goñi Montiel (Sarriguren), Iraun Zestau-Telletxea (Bera), Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza) eta Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza).
Guztien artean Arantzako Kattin Madariaga izan da onean eta berak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak Nafarroako ordezkari izango dira Euskal Herriko Eskolartekoan.

Beste aldetik Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko txapelketa finalari begira jarri da. Lau kanporaketa izan ditu, eta saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatu da, eta gainontzeko laurak puntuazioz.
Hauek izango dira, beraz, datorren maiatzaren 31an, Iurretako frontoian abestuko duten gazteak: Aiala Irurtia (Arantzazu), Ekhi Zuluaga (Igorre), Enara Gallastegi (Dima), Iradi Barrenetxea (Artea), Jon Abasolo (Munitibar), Kelmene Abaitua (Berriz), Maddi Aurtenetxea (Zornotza) eta Naroa Iturrioz (Zornotza).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button