BESTELAKOAK

Bilblogari 2013 martxan duzue

Bilboko Udaleko Euskara Sailarekin elkarlanean, Nontzeberri kultura atariak Bilblogari Bilbo Handiko 15 eta 35 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketa abiatuko du 2013ko udazkenean.

Lehiaketaren helburua, euskara, gazteak eta teknologia berriak batera sustatzea da, gazteen artean euskararen erabilera areagotzeko asmoz.

Nahi duen orok esku hartu ahalko du Bilbokoa bada edota Bilbo hiriarekin lotura ezinbestekoa baldin badu. Hiru atal izango dira: blog pertsonalak, taldeko blogak, eta tematikoak. Atal bakoitzean interneteko bitakora onena sarituko da.

Parte-hartzaileak kategoria hauetan har dezake parte nahi beste blogekin, baina blog bakoitza atal bakarrean lehia daiteke. Bloga egiterakoan eta elikatzerakoan dituzuen ideiak, irudimena eta abilitatea baloratuko dira. Zenbat eta gehiago idatzi orduan eta hobeto.

Lehiaketan honako irizpide hauek baloratuko dira: euskararen maila, kalitate literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta originaltasuna. Euskarazko blogak baino ez dira onartuko, nahiz eta bestelako hizkuntzak ere ager daitezkeen, beti ere, euskara nagusi eta protagonista delarik.

Izen-ematea on-line egingo da, beren-beregi sortutako izen-emate orriaren bitartez. Izen-emate orrian eskatzen diren datuak beteko dira eta bloga deskribatuko duen irudi adierazgarri bat .jpg artxibo batean (90 x 60 pixel eta 100 kb-ko pisua gehienez ere) bidali beharko da.

Lehiaketa azaroaren 22ko 13:00ak bitartean gauzatuko da. www.bilblogari.net   webgunean baseak, sariak, izen-ematea, parte-hartzaile guztien blogak eta ekimenaren blog partikularra ere egongo dira.

Sariak honakoak izango dira: Blog pertsonal onena: 200 euro; Taldeko blog onena: 200 euro; eta Blog tematiko onena: 200 euro.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button