BERTSOTAN

Nafarroako Bertsolari Txapelketako aurrekanporaketak

Bihartik aurrera, ekainaren 18, 19 eta 20an, aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako aurrekanporaketak jokatuko dira.

Egunotan 18 bertsolarik hartuko dute parte Igantzin, Garesen eta Iruritan egingo diren hiru saioetan. Urriaren 2an abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa, azaroaren 27ra bitarte luzatuko dena, eta goian esandako horietatik hamabik lortuko dute txapelketan parte hartzeko txartela.

Txapelketako araudiaren arabera, “azken ekitaldian -2019koan- parte hartu zuten bertsolariek bakarrik dute bermatuta txapelketarako txartela. Sekula parte hartu ez dutenek, edota 2019koa baino lehenagoko edizioren batean parte hartutakoek, aurrekanporaketa fasea jokatu beharko dute, txapelketara sailkatzeko. Saioak osatzeko, azken txapelketako azken lau sailkatuak ere batu zaizkie guzti horiei. Gauzak horrela, 12 bertsolari dira dagoeneko urrian hasiko den txapelketarako sailkatuta daudenak, eta 18 aurrekanporaketak jokatuko dituztenak. Azken horietatik hamabik lortuko dute sailkapen txartela, eta beraz, 24 bertsolarirekin abiatuko da txapelketa urrian”.

Diogun bezala, ekainaren 18an Igantzin, 19an Garesen eta 20an Iruritan jokatuko dira saio horiek eta nortzuk, non eta zein ordutan jakiteko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button