BERTSOTAN

Nafarroako Bertsolari Txapelketa urrian abiatuko da

Nafarroako Bertsolari Txapelketa, urriaren 2tik azaroaren 28ra garatuko da Izaba, Tafalla, Zangoza, Doneztebe, Altsasu, Berriozar, Leitza eta Iruñean.

Aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketan 29 bertsolarik eman dute izena, eta zortzi saiotan arituko dira guztiak azaroaren 28ra arte, harik eta Iruñeko Anaitasuna kiroldegian finalean onenak elkartzen diren arte.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak erdietsi nahi dituen helburuak honakoak dira: Covid19-aren pandemiak sortutako egoerari aurre hartzea; zaletasuna dagoen tokietan bertsolaritza sustatzea, eta horren zaletasun handia ez dagoen inguruetan ezagutaraztea; Nafarroako bertsolariei goi mailako plazak eskaini; han eta hemen bertsolaritzaren alde lanean ari diren guztiak elkartzea; Bertsolaritza Nafarroan prestigiozko adierazpide gisa egonkortzea, eta jarduera kultural gisara gizarte osoari ezagutaraztea, euskaldun zein erdaldunei; eta Nafarroako txapelduna izendatzea.

Izaban izango da lehen zita, urriaren 2an, 17:30ean, eta hantxe Julen Zelaieta, Eneko Fernandez, Endika Legarra, Patxi Castillo, Aitor Irastortza, eta Idoia Granizo bilduko dira.

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren web-orrian duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.