IKUS-ENTZUN

Bihar Nontzefilmaken irabazleak iragarriko dira

Nontzeberri.com webguneak urtero antolatu ohi duen Nontzefilmak film laburren lehiaketaren irabazleak bihar iragarriko dira FANT Bilboko Zine Fantastikoaren programaren baitan egingo den Nontze Filmak Gaua izeneko saioan.

 

Saioa 20:30ean hasiko da eta bertan epaimahaiak aukeraturiko lan onenak ikusi ez ezik, film irabazleez ere gozatzeko aukera ere izango da. Halaber, sari banaketa ere egingo da Alondegiko Golem zine aretoetan egingo den ekitaldian.

 

Orotara zinemako eta animazioako 125 lan jaso dira Nontzefilmak lehiaketan eta epaimahikideek 23 lan aukeratu dituzte bihar erakusteko. Horietatik zazpi sarituko dira: Animazio eta Zinema ataleetako hiru onenak, eta euskaraz eginiko lan onena.

 

Azken proiekzio horretarako aukeraturiko lanak hemen ikus daitezke.

 

Aipatu bahar da FANT jaialdiko sari nagusiak ere saio horretan banatuko direla.

 

Bestalde, FANT jaialdiak Fant Laburrean atalerako aukeratu dituen 15 film alaburrak gaur ikusi ahal izango dira. Sekzio ofizial horretan 300dik gora film arkeztu dira. Emanaldia 22:00etan hasiko da. Filmen zerrenda eta bestelako xehetasunak hemen biltzen dira.

 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button