IKUS-ENTZUN

“24 Ordu Digitalean” ikus-entzunezko lehiaketa, Elorrion

Elorrioko Arriola Antzokian 24 Ordu Digitalean lehiaketaren 10. Edizioa, datorren azaroaren 6an eta 7an izango dute.

Lehiaketa horretan parte-hartzaileek antolakuntzak adierazitako baldintza batzuk bete beharko dituzte euren lana sortzeko, eta horretan oinarrituta, 24 ordutan sorkuntza prozesu osoa burutu beharko dute. Ondoren, lorturiko emaitza antzokiko emanaldian pantailaratuko da azaroaren 7an.
Urtero bezala, herriko Arrapaladan antzerki taldeko kideen emankizuna ere izango da emanaldian. Bertan diotenez, “aurten 10. edizioa biziko da, hortaz, berezia izango da! Ez dezala inork bertan parte hartzeko aukera galdu!”
Urtez urte gero eta parte-hartzaile zein ikus-entzule gehiago lortu dituen ekimena da Elorrioko Arriola Antzokian egiten duten 24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketa.

Xehetasun guztiak, hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button