Leioako Umore Azokak bere sariak banatu ditu, eta Zirkozaurreko Ardatzak lanari eman dio 2025eko Euskadiko Ikuskizun Onenaren Saria. Epaimahaiaren arrazoiak hauxek dira: “konplexutasun teknikoan aritzen diren zirkuko bi artistaren bizipenen aurkezpen zintzoa oso dramaturgia landuarekin prozesu sortzaile eta artistikoa edertasun handiz islatzeko gai dena”.
2025eko Munduko Ikuskizun Onenaren Saria ManoaMano Circo Noso3ren proposamenari eman zaio, “edertasun sofistikatu eta zirku-teknika bikaineko ikuskizun bat eskaintzeagatik, non poesia, harridura eta bi artista bikainen konplexutasuna gozagarri diren”
Aurten epaimahaiak bi aipamen berezi ematea erabaki du, lehenengoa Komorebiko taldearentzat Argilunak lanagatik “euskal kulturaren sustraiak biltzen dituen proposamen hipnotiko baten garaikidetasunagatik. Bere sendotasun plastikoa, dantzaren exekuzioa eta eszenaratze berritzailea dantza garaikidea publiko anitz batengana hurbiltzen duten elementuak dira “. Eta bigarren aipamen berezia Zanguango konpainiaren El peor espectáculo del mundo lanarentzat izan da.
Sari horiez gain, publikoak Euskarazko Ikuskizun Onenari emandako saria ere jaso du Komorebiko Argilunak piezak.
Epaimahaia honako hauek osatu dute: Sonia Camara, Arrigorriagako Udaleko kultur kudeatzailea eta Arrigorriagako Cowns Jaialdiko zuzendari artistikoa; Amagoia Garaizabal, Basauriko Udaleko kultur kudeatzailea eta Basauriko Social Antzokiko programatzailea; Fernando Marín, Gasteizko Udaleko kultur kudeatzailea eta Gasteizko Kaldearte Jaialdiko programatzailea; Carlos Morán, Santurtziko Serantes Kultur Aretoko zuzendari ohia eta Arte Eszenikoen Akademiako kidea; eta María Sánchez, Madferia Arte Eszenikoen Jaialdiko zuzendaria.