IKUS-ENTZUN

“Mysterious Object At Noon” pantailaratuko du Fas zineklubak Guggenheim Bilbao museoan

Bilboko Fas zineklubak emanaldi berezia egingo du larunbatean, Bilboko Guggenheim Bilbao museoko auditorioan, 17:30etik aurrera, museoaren 20. urteurrenaren harira ondutako TopARTE programaren baitan.  Hala, Txus Retuerto filosofo eta Fas Zineklubeko presidenteordeak Apichatpong Weerasethakul zinegile tailandiarraren Mysterious Object At Noon filma aurkeztuko du.

Film bitxia eta esperimentala da Mysterious Object At Noon: errealitatea eta fikzioa nahasten ditu, ez du gai zehatz  bat jorratzen eta ez dago gidoirik. Bilboko zineklubaren arabera, “(filmaren) lantaldea Thailandiako txoko ugaritan barrena ibili zen, ume bati eta haren irakasleari buruzko kontakizuna azaltzeko”.

Hortaz, obra askea da, librea, Apitchatpong zinegileak azaldu zuenez 2000 urtean, Rotterdam hiriko jaialdian egindako aurkezpenean. Pelikulan oinarrizkoak dira pertsonaien hitzak eta inguruko paisaiak, istorio kontatzeko ezinbesteko elementuak baitira. “Gorpu guztiz finaren (cadavre exquis, frantsesez) jokoa erabiliz, pertsonaia bakoitzak kontakizunaren zati bat asmatuko du. Errealitatearen eta ametsaren arteko muga, ohikoaren eta surrealista denaren artekoa. Zuri-beltzeko fabula oniriko bat, eta batez ere, objektu filmiko misteriotsu bat”.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button